Beasaingo industriaren hastapenak2018-11-07T17:48:02+00:00

BEASAINGO INDUSTRIAREN HASTAPENAK

Mota: Bisita Gidatua

Kokapena: Beasain, Gipuzkoa

Jardueraren Deskribapena: Gipuzkoako ekonomia jardueran garrantzia handia izan du burdingintzak. Igartzako Monumentu multzoan ere burdinolaren aztarna garrantzitsuak ditugu. Igartzako ferroiak izan ziren ibaian behera kilometro bat beherago XIX. mendean Fábrica de Hierros de San Martin, geroago CAF bilakatu zena, sortu zutenak.
XX. mende erdi aldera Indar enpresako pabiloietako batzuk eraiki ziren Igartzako burdinolaren gainean, beste behin ere orube berean iraultza industriala emanez.
Beasaingo industriaren memoria bizia kontatuko duen bisita gidatua egingo dugu.

Jardueraren Hizkuntza: ES – EU

Egutegia: Abenduaren 2

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

Iraupena: 120 min.

Izen-Ematea Gomendatua: igartza@beasain.eus
(Izen-ematerako beharrezko informazioa: Izena eta deiturak, Adina, Emakume / Gizona, Udala eta Probintzia, Nola jakin duzu jarduerari buruz?, Behar Bereziak?)

Edukiera: Gehienezko edukierarik ez

Topagunea: Igartzako Monumentu Multzoko informazio puntua. Igartza Oleta, 1. Beasain, Gipuzkoa

 

Logo_Gobierno Vasco