Bilbo Metropolitarra, eraldatzen ari den industria-paisaia2018-11-07T17:50:43+00:00

BILBO METROPOLITARRA, ERALDATZEN ARI DEN INDUSTRIA-PAISAIA

Mota: Berezia

Kokapena: Bilbo, Bizkaia

Jardueraren Deskribapena: LAN Ikus-entzunezko Langile Festibalak editatutako Ikus-entzunezko Pilulak proiektatuko dira, Bizkaia industrialeko irudi zaharrei buruzkoak, Euskadiko Filmategiko materiala baliatuz. Tartean, adituek Bilboko Itsasadarraren inguruko industria-ondarea berregituratzeko aukerei buruz hitz egingo dute. Gurekin izango ditugu Javier Puertas, IOHLEE Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea ko zuzendaria; Fernando Bayón, Filosofian doktorea eta ikertzailea Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan; eta Nerea Díaz, Open Espaziokoa, Zorrozaurreko Penintsulan berpiztutako industriagunea. Azkenik, hiru hizlariek, Itxaso Díaz LANeko koordinatzailearekin eta jendearekin batera, itsasadarraren eraldaketarekin eta etorkizunean bisitatzeko leku erakargarria izateko posibilitateekin lotutako gaiei buruz eztabaidatuko dute.

Jardueraren Hizkuntza: ES

Egutegia: Azaroak 30

Ordutegia: 19:00etatik 21:30etara

Iraupena: 150 min.

Izen-Ematea Gomendatua: http://entradium.com/es/entradas/bilbao-metropolitano-paisaje-industrial-en-transformacion

Edukiera: 100

Topagunea: Azkuna Zentroa (Bastida aretoa). Arrikibar Plaza, 4, Bilbo, Bizkaia

 

Logo_Gobierno Vasco