Bisita Añorga eta Rezolara2018-11-07T17:48:14+00:00

BISITA AÑORGA ETA REZOLARA

Mota: Bisita Gidatua

Kokapena: Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa

Jardueraren Deskribapena: Bisita honetan ezagutuko dugu Añorga auzoko historia, XX. mendearen hasieran Ricardo Rezolak sustatutako Portland zementu lantegiaren eraikuntzara lotutakoa. Baserri gutxi batzuk zeuden tokian sortu zen kolonia industriala. Hiri-garapen mota hauek gizartean eta lurraldean izan zuten eraginaren adibide garbia da.
Ikusiko dugu nola proiektatu ziren, epe laburrean, lantegiko langileentzako etxebizitzez gain, kirol-eremuak (Eduardo Torrojak egindako frontoia), kulturguneak, taberna, eliza, eskola, denda eta ekonomatua. Nabarmenduko ditugu, baita ere, auzoak egun dituen erronkak. Bisitatuko ditugu baita ere zementu lantegia eta Museum Cemento Rezola.

Jardueraren Hizkuntza: ES – EU

Egutegia:

  • Abenduak 1
  • Abenduak 15

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

Iraupena: 120 min.

Izen-Ematea: info@atari.eus
(Izen-ematerako beharrezko informazioa: Izena eta deiturak, Adina, Emakume / Gizona, Udala eta Probintzia, Nola jakin duzu jarduerari buruz?, Behar Bereziak?)

Edukiera: 20

Punto de encuentro: Museum Cemento Rezola (sarrera). Añorga hiribidea, 36 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa

 

Logo_Gobierno Vasco