Burdin erauzketaren paisaia Mutiloako Meatze Esparrua2018-11-19T11:54:00+00:00

BURDIN ERAUZKETAREN PAISAIA MUTILOAKO MEATZE ESPARRUA

Mota: Bisita Gidatua

Kokapena: Mutiloa, Gipuzkoa

Jardueraren Deskribapena: Mutiloako burdina izan zen Erdi Arotik Urola eta Oria ibaien arroetako goiko partean kokatuta zeuden burdinolen etengabeko lana elikatu zuena. XIX. mendearen amaieratik eta 1927raino, Compañía Minera de Mutiloa S.A.k ezarri zuen, uneko teknologia berria baliatuz, ustiapen antolatua eta sistematikoa. Horretarako, produkzio sistema berriaren premiak asetzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak altxarazi zituen erauzketa-guneetatik gertu. Egungo paisaian ezagutzeko moduan daude, naturak inguratzen dituela. Trenbidea, egun bide berde, 4 539 km luze zen eta minerala garraiatzen zuen Ormaiztegiko tren-geltokiraino, ondoren Pasaiako portura eramateko. Handik Europako burdingintzetara heltzen zen. Minerala tratatzeko sistema konplexu hau gutxienez hiru ikuztegik osatzen zuten: Mañastegizar, Troi eta Barnaola. Sistema honi lotuta, 13 dekantazio baltsa eraiki ziren ur zikinak Troi ibaitik Oria ibaira heldu ez zitezen. Ibilbide seinaleztatu eroso bati esker hurbilduko gara leku hauetara Mutiloako meatze-paisaia ezagutzeko.

Jardueraren Hizkuntza: ES – EU

Egutegia:

  • Azaroak 24
  • Abenduak 16

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

Iraupena: 120 min.

Izen-Ematea: udala@mutiloa.eus
(Izen-ematerako beharrezko informazioa: Izena eta deiturak, Adina, Emakume / Gizona, Udala eta Probintzia, Nola jakin duzu jarduerari buruz?, Behar Bereziak?)

Edukiera: 25

Topagunea: Udaletxeko plaza, Mutiloa, Gipuzkoa

 

Logo_Gobierno Vasco