Eibar, birmoldatzen ari den industria-hirigunea Euskal epopeia industriala2018-11-07T17:49:00+00:00

EIBAR, BIRMOLDATZEN ARI DEN INDUSTRIA-HIRIGUNEA EUSKAL EPOPEIA INDUSTRIALA

Mota: Zineforum

Kokapena: Eibar, Gipuzkoa

Jardueraren Deskribapena: Proiekzioa eta eztabaida Eibarreko inguru industrialaren ondarearen eraldaketaren etorkizunari buruz. Euskal epopeia industriala dokumentala (82’) ikusiko dugu. Ondoren, GAC Arkitekturako estudioak hitz egingo digu Eibarreko hirigintza eta industriaren eraldaketa eta inguruneko industria-turismoaren etorkizunari buruz. Amaitzeko, mahai-ingurua izango dugu Antonio Cristóbal dokumentalaren zuzendariarekin.
Dokumentalaren sinopsia: «150 urtetan, arrakastak izan ditugu, bai, baina baita porrotak ere. Tontorrak eta haranak, arrakastak eta krisiak, baina, batez ere, aurrera ateratzeko ahalegin kolektiboa eta irmotasuna. Horrek guztiak eraman du Euskal Herria Europako beste herrialde batzuen mailara. Lehen enpresa modernoek 1843an burdinolak ordezkatzen hasi zirenetik, euskal industria hazi eta eraldatu da etengabe». Antonio Cristóbalek zuzendu du dokumental hau Charo Ponte eta José María Gutiérrez Robredo ekonomia-kazetarien gidoiekin.

Jardueraren Hizkuntza: ES

Egutegia: Abenduak 19

Ordutegia: 19:00etatik 21:30etara

Iraupena: 150 min.

Izen-Ematea Gomendatua: http://entradium.com/entradas/eibar-entorno-urbano-industrial-en-reconversion-la-epopeya-industrial-vasca

Edukiera: 106

Topagunea: Armagintzaren Museoa. Bista-Eder kalea, 10 Eibar, Gipuzkoa

 

Logo_Gobierno Vasco