Ezkerraldeko eta Euskadiko gizarte- eta industria-paisaia2018-12-11T19:48:08+00:00

EZKERRALDEKO ETA EUSKADIKO GIZARTE- ETA INDUSTRIA-PAISAIA

Mota: Zineforum

Kokapena: Barakaldo, Bizkaia

Jardueraren Deskribapena: Ikus-entzunezko proiekzioa eta eztabaida Ezkerraldeko iragan industrialari buruz. Jarduera aurkezteko Alfredo Retortillo (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua) izango dugu. Ondoren, Euskal epopeia industriala dokumentala (82’) ikusiko dugu: «150 urtetan, arrakastak izan ditugu, bai, baina baita porrotak ere. Tontorrak eta haranak, arrakastak eta krisiak, baina, batez ere, aurrera ateratzeko ahalegin kolektiboa eta irmotasuna. Horrek guztiak eraman du Euskal Herria Europako beste herrialde batzuen mailara. Lehen enpresa modernoek 1843an burdinolak ordezkatzen hasi zirenetik, euskal industria hazi eta eraldatu da etengabe». Antonio Cristóbalek zuzendu du dokumental hau Charo Ponte eta José María Gutiérrez Robredo ekonomia-kazetarien gidoiekin.

Ostean, Ruth Brionesek zuzendutako Kronika Migratzaileak dokumentala (30’ 25”) proiektatuko da: «”Bizkaian, denontzako lana dago”. Agindu hori dela
eta, Ezkerraldean milaka langile pilatu ziren burdingintzaren goraldi bete-betean. Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko bizilagunek garai hartako bizimodua nolakoa zen eta industriaren eraldaketa iritsi zenean nola aldatu zen azalduko digute.»

Jardunaldia amaitzeko, Harkaitz Millán (Basquetourreko zuzendariak), dokumentalen zuzendariek eta bertako langile ohiek mahai-inguru batean hartuko dute parte.

Jardueraren Hizkuntza: ES

Egutegia: Abenduak 13

Ordutegia: 19:00etatik 21:30etara

Iraupena: 150 min.

Izen-Ematea Gomendatua: http://entradium.com/entradas/el-paisaje-social-e-industrial-de-la-margen-izquierda-y-de-euskadi

Edukiera: 190

Topagunea: Ilgner eraikina. Bizkaiko Labe Garaiak hiribidea, 33. Barakaldo, Bizkaia

 

Logo_Gobierno Vasco