Itsasadarra, leku bizia2018-11-27T14:24:16+00:00

ITSASADARRA, LEKU BIZIA

Mota: Bisita Aktiboa

Kokapena: Bilbo – Santurtzi, Bizkaia

Jardueraren Deskribapena: Bidea itsasontziz egingo da Nerbioi itsasadarrean zehar, Iñaki Uriarte arkitektoaren eskutik. Ibilbidea Pio Baroja ontziralekuan hasi (Udaletxe aurrean), eta Santurtziko portuan amaituko da (zenbait garraiobidetik gertu). Ibilbidean zehar, itsasadarreko bi aldeetan kokatutako industria-baliabideen historia eta ezaugarri nabarmenenak azalduko dira. Batzuk ez dira erabiltzen gaur egun; beste batzuk, ordea, aktibo daude oraindik:
«Ezin da Bilbo ikusi, ezen ez begiratu, bere Itsasadarraren esanahi ugariak ulertu gabe. Jarduera berriak eta etorkizuneko proposamenak: ibaiko saneamendua, Abandoibarra, Guggenheim museoa, Euskalduna, metroa, zubiak, ibaiertzeko pasealekuak eta Zorrozaurre, besteak beste, lurralde-morfologia eta ekoizpen-gainbeheraren ondorio dira. Hori dela eta, itsasadarra txertatzen saiatzen ari dira, leku publiko eta ekipamendu ludiko segidaz gain, hiriarekin eta ingurumenarekin bateragarria den industriabide izan dadin. Itsasadarra, funtsean, aurreizate, egonaldi, mozketa eta desagertzeen kontakizuna da. Malenkonia eta utopia, paisaia eta omenaldia. Itsasadarra aberria eta burdinaren goraipamena da.»

 

Jardueraren Hizkuntza: ES

Egutegia:

  • Azaroak 18
  • Azaroak 24
  • Abenduak 2
  • Abenduak 8
  • Abenduak 9

Ordutegia: 12:45etatik 14:00etara

Iraupena: 75 min.

Izen-Ematea Gomendatua: https://temp.palisis.com/
(Izen-ematerako beharrezko informazioa: Izena eta deiturak, Adina, Emakume / Gizona, Udala eta Probintzia, Nola jakin duzu jarduerari buruz?, Behar Bereziak?)

Edukiera: 60

TOPAGUNEA: Pio Baroja ontziralekua. Bilbo, Bizkaia

 

Logo_Gobierno Vasco