Bidaia Zugaztietako meatze-iraganera2018-11-09T13:05:03+00:00

BIDAIA ZUGAZTIETAKO MEATZE-IRAGANERA

Mota: Bisita Gidatua

Kokapena: Zugaztieta, Bizkaia

Jardueraren Deskribapena: Zugaztietako meatze-eskualdea, erromatarrek ere ezagutzen zutena, Europako burdin-hobi nagusia bihurtu zen XIX. mendearen amaieran. Abantaila anitz zituzten Bizkaiko meatzeek: kalitatezko mineral ugari, aire zabaleko ustiapenak, urte osoan erauzteko aukera eta kokapen estrategikoa, kostaldetik gertu.
Bisita honetan aztertuko dugu lehengo ustiapena, baita lan-baldintzak, burdin mota desberdinak eta geratzen diren hondarrak ere, minerala garraiatu eta lantzeko erabili zirenak. Zugaztietan amaituko dugu bisita. Meatze-gune adierazgarri honen kaleetan zehar behatuko ditugu meatzaritzako iragan garrantzitsuaren testuinguru soziala azaltzen duten eraikin batzuk. Hau guztia euskal geografiaren ingurune natural berezi eta paregabean kokatuta.

Jardueraren Hizkuntza: ES – EU

Egutegia:

  • Azaroak 24
  • Abenduak 16

Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara

Iraupena: 180 min.

Izen-Ematea: p-negras@euskadi.eus / 946338097
(Izen-ematerako beharrezko informazioa: Izena eta deiturak, Adina, Emakume / Gizona, Udala eta Probintzia, Nola jakin duzu jarduerari buruz?, Behar Bereziak?)

Edukiera: 35

Topagunea: Zugaztietako aparkalekua. Zugaztieta, Bizkaia

 

Logo_Gobierno Vasco